MITOAROAREN INGURUKO GALDERAK
1.- Pello Reparazek elkarrizketa batean honakoa aipatu zuen: “Artista batek behar du bizi duen egoera, bizi duen unea, bere artera trasladatzea”. Noren hitzak direla aipatzen du?
2.- Abenduan aterako duen abesti berria, noiztik du buruan Pello Reparazek?
3.- Mitoaroa III ikuskizuna prestatzen dabil orain Pello Reparaz. Zein liburutan oinarrituko da hirugarren ikuskizun hori?
4.- Mitoaroa III etorkizun distopiko batean kokatuko dute, baina zehazki zein urtetan?
5.- Mitoaroa I eta Mitoaroa II zein garaitan kokatu zituzten?
6.- Pello Reparazek zergatik uste du Mitoaroa soilik euskaraz egin daitekeen ikuskizuna dela?
7.- Zein aurrekontu izan zuten Mitoaroa II-n erabili zituzten kaskoak alokatzeko?
8.- Zergatik ez zuten jo “Zoriontasuna” abestia Illunben egin zuten Mitoaroa II ikuskizunean?
9.- Nafarroa Arenan egin zen Mitoaroa I ikuskizunean, non abestu zuen Pello Reparazek “Zu” abestia?
10.- Zergatik erabaki zuten Mitoaroa II kaskoekin egitea?
11.- Zein abesti abesten hasi zuen Pello Reperazek Mitoaroa II ikuskizuna?
12.- Mitoaroa II ikuskizunean hainbat gonbidatu izan zituen Zetak-ek. Horien artean zegoen Ignatius Farray. Zein esaldi esan zuen euskaraz ikuskizunean Ignatius-ek?
13.- Mitoaroa I ikuskizuna 6 ataletan banatuta zegoen, sarrera eta 5 kapitulu, hain zuzen ere. Zein dira 6 atal horien izenak:
14.- Eta Mitoaroa II, berriz, 7 ataletan banatuta zegoen, sarrera eta 6 kapitulu. Izendatu 7 atalak:
15.- Nork abestu zuen bertsoa Mitoaroa I ikuskizunaren ia amaieran Nafarroa Arenan?