Zein da 'dixkurau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko urriaren 31

Telefono laranja bat, pertsona baten eskuan. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, karriau hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean Azkoitia Gukak; oraingoan, dixkurau hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Dixkurau hitza erabiltzen da Azkoitian pertsona bat zerbaitetan edo norbaitekin nahastu egin dela esateko. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Dixkurau eintzea, etxe hontan ezta Karmenik bizi".
  • Euskara batuan: "Nahastu egin zara, etxe honetan ez da Karmenik bizi".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.