Pornografiak gazteengan duen eraginaz hausnartu dute hainbat herritarrek

Ane Olaizola 2025ko urr. 23a, 09:12

Atzoko hitzaldiaren une bat. (Jaso Burue! taldea)

Hiruki Larroxa kooperatibako kide Luar Agirrek hitzaldia eskaini zuen atzo hainbat herritarren aurrean, eta eduki pornografikoak kontsumitzeak sexu harremanetan zein afektiboetan zer ondorio dituen azaldu zituen hark. 

Hiruki Larroxa kooperatibako kide Luar Agirrek gizartean pil-pilean den gaietako bat ekarri zuen hizpidera atzo Elkargunean: pornografiak nerabe eta gazteengan izan dezakeen eraginaz sakondu zuen hark hainbat herritarren aurrean, Pornografia: gaur egungo hezkuntza ote?  solasaldiaren izenburuak mahaigaineratzen zuen galderari tiraka. Hain zuzen, eduki pornografikoak kontsumitzeak sexu harremanetan zein afektiboetan zer ondorio dituen azaldu zituen hark, hainbat ikerketa oinarri hartuta. 

Azkoitiko Udaleko Prebentzio arloak eta Jaso Burue! taldeak hilabete honetarako antolatutako bigarren hitzaldia izan zen atzokoa. Izan ere, duela bi aste substantziarik gabeko mendekotasunaz hitz egin zuen Aida Arroyo Ortzadar fundazioko kideak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide