Azkoitiko Udaleko Prebentzio arloak eta Jaso Burue taldeak antolatuta, Aida Arroyo Ortzadar fundazioko kideak hitzaldia eskaini zuen Elkarguneko Oteiza aretoan. Mugikorrak adin txikikoen artean sortzen duen mendekotasunaz eta horren aurrean familiek egin dezaketenaz aritu zen solasean hura.
Arroyok gogorarazi zuen mendekotasuna ez dagoela beti substantzien kontsumoari lotuta. Ortzadar fundazioko kideak adierazi zuen bideo-jokoek, sare sozialek, erosketek, mugikorrak edota jokoak "adikzio mota berriak" sortu dituela, eta horiek adin txikikoengan duen eragina zein den jakinarazi zuen.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, lau pertsonatik batek badu jokabide nahasmenen bat sustantziarik gabeko adikzioekin zerikusia duena. Ortzadar Fundazioaren helburua da komunitatearen aktibazioa, hezkuntza eta parte hartzea sustatzea, gizartea, kultura eta ingurumena iraunkortasunez garatzeko.