Haurren artean pornografia kontsumitzeak dituen eraginak izango dituzte hizpide bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien 2025ko urr. 21a, 09:02

Nerabe bat mugikor bat eskuetan duela. (Freepik)

18:00etan hasiko da hitzaldia Elkarguneko Zeharkako gelan. Hiruki Larroxako Luar Agirrek zuzenduko du hitzordua. Haurren artean pornografia kontsumitzeak dituen eraginak izango du hark aztergai. 

Bihar, asteazkena, Azkoitiko Udaleko Prebentzio arloak eta Jaso Burue! taldeak antolatutako bigarren hitzaldia izango da Elkarguneko Zeharkako gelan (18:00). Hilaren hasieran substantziarik gabeko mendekotasunaz hitz egin zuen Aida Arroyo Ortzadar fundazioko kideak, eta bihar, haurren artean pornografia kontsumitzeak dituen eraginak izango dituzte aztergai. Pornografia: gaur egungo hezkuntza ote? izenburupean, Hiruki Larroxako Luar Agirrek zuzenduko du saioa.

Hitzaldiaren bidez azpimarratuko dute eduki pornografikoak kontsumitzeak ondorioak dituela eremu sexualetako eta afektiboetako harremanetan; izan ere, gai horren bueltan egindako ikerketek horrela baieztatzen dute. "Prebentzio estrategiak eta dinamikak bilatu behar dira pornografiaren ondorio negatiboak saihesteko, eta kontsumo arduratsua sustatzeko, eta horixe da ekimenak bilatzen duena", azaldu du udalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide