Palestinaren aldeko Azkoitiko gazte komitea martxan da

Mailo Oiarzabal 2025ko urr. 13a, 15:41

Palestinaren aldeko Azkoitiko gazte komitearen lehen batzarra, joan den zapatuan, Elkargunean. (Urola Erdiko GKS)

Palestinako egoeraz hausnartzeko eta aurrera begirako mobilizazioez hitz egiteko elkartu ziren hainbat lagun zapatuan, Elkargunean, Urola Erdiko GKSren deialdiari erantzunez.

Palestinaren alde egiteko gazte komiteak eratzeko bilerak egin dituzte asteburuan Urola Erdiko GKSk deituta. Azkoitian, dozena bat lagun elkartu ziren herriko gazte komite berriaren lehen batzarrean, Elkargunean.

Palestinako egoeraz hausnartzeko eta aurrera begirako mobilizazioez hitz egiteko baliatu zuten zapatuko batzarra. Besteak beste, etzirako, urriak 15, deitutako mobilizazioen berri eman zuten bilkuran. Asteazkenean, Donostian izango diren bi mobilizaziorekin bat egitera deitu ditu gazteak GKSk: Ikasle Abertzaleek 12:00etan Bulebarretik abiatuta egingo dutenarekin; eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak 18:00etan Pio XII.aren plazan egin duen hitzorduarekin.

Palestinaren aldeko gazte komiteen hurrengo bileretan parte hartzera ere deitu ditu Urola Erdiko GKSk bailarako gazteak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide