Herrika gazte komiteak sortuko ditu Urola Erdiko GKSk, Palestinaren alde egiteko

Nerea Uranga 2025ko urr. 10a, 16:56

Palestinako bandera.

Azkoitian bihar larunbata 11:30ean jarri dute hizordua, Elkargunean. Datozen asteetan "Palestinaren alde presionatzen eta kaleak hartzen jarraitzeko" sortuko dituzte batzordeak.

Urola Erdiko GKSk Gazte Komiteak osatzeko deia egin du, datozen asteetan "Palestinaren alde presionatzen jarraitzeko eta kaleak hartzen segitzeko". Azkoitian batzordea biltzeko deia biharko, larunbata, egin dteu. 11:30ean bilduko dira Elkargunean. Azpeitian ere bihar goizerako egin dute komiterako deia eta Zestoan, berriz, igande arratsalderako.

Israelen desegitea exijitzeko eta bi estatuen arteko "irtenbide faltsua" salatzeko mobilizatu nahi dutela adierazi du Urola Erdiko GKSk. Era berean, palestinar erresistentziaren alde egiten jarraituko dutela gaineratu dute.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide