Elkarretaratze jendetsua egin dute gaur arratsaldean Azkoitiko plazan, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeli boikota egiteko eskatzeko. Herritar talde batek aurrez deitua zuen mobilizaziora Palestinarekin Elkartasuna plataforma batu zaio, Israelek Gazara bidean zen Global Sumud flotillaren ontziak atzeman eta gero, eta Palestinako dozenaka banderari gehitu zaizkio "Israel suntsitu" eta "Gora palestinar erresistentzia" oihuak plazan.
Elkarretaratzearen amaieran, hura deituta zuen herritar taldeko batek hartu du hitza, eta hark jakinarazi du datozen ostegunetan ere egingo dituzte elkarretaratzeak. Horrez gain, protesta horien amaieran ordu laurden bateko tartetxoa hartuko dutela aurreratu du antolatzaileak, asteroko dinamikari eutsi ahal izateko herritarrek beren ekarpenak egin ditzaten.
Era berean, urriaren 15erako lanuzteak deituta daudela gogoratu dute, eta mobilizazio hori herrian antolatzeko beharra azpimarratu.
Bide mozketa
Azkoitia Gazte Asanbladak, bere aldetik, atzo gaueko gertakarien harira eta Palestinako egoera salatzeko bide mozketa bat egin du arratsaldean.