Palestinarekin Elkartasunak bat egin du Azkoitian gaurko deituta dagoen elkarretaratzearekin

Ane Olaizola

Ontzi bateko irudia, atzo. (Global Sumud Flotilla)

Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazioak deitu ditu gaur arratsalderako Euskal Herri osoan, Gazara heltzear den flotillaren ontzi batzuk atxiki dituelako Israelek bart. Hori hala, aurrez Azkoitian deituta zegoen elkarretaratzera batu da plataforma. 

Herritar batzuek deituta, Gazaren aurkako genozidioa salatzeko eta Israeli boikota egitea eskatzeko elkarretaratzea egitekoak dira gaur 19:00etan, Azkoitiko plazan, eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak bat egin du mobilizazio horrekin. Izan ere, Gazara heltzear den Global Sumud flotillaren erdia, hogei bat ontzi, atzeman ditu Israelek bart.

Hain zuzen, Gazara laguntza humanitarioa eramateko eta hara korridore humanitarioa irekitzeko asmoz ontzietan zihoazen 200 bat ekintzaile atxilotu dituzte Israelgo militarrek Euskal Herrian gauerdia zenean. Guztira, 530 ekintzaile zeuden flotillan –tartean lau euskal herritar–. 

"Erasoa" salatzeko, plataforma horrek manifestazioak eta elkarretaratzeak deitu ditu gaur arratsalderako herriz herri. Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere mobilizazioak izango dira gaur. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide