Gutuna

Esker orokorra

Aitek eta Juaristi lantegietako langileak 2025ko ira. 27a, 09:58

Juaristi eta Aitek lantegietako beharginak, manifestazioaren lehen lerroan. (Andoni Elduaien)

Manifestazioaren biharamunean, Aitek eta Juaristi lantegietako beharginek beren esker ona adierazteko gutuna igorri dute Gukara. Atzokoak aurrera jarraitzeko "indarra" eman diela azalduta, borrokan jarraituko dutela nabarmendu dute langileek. 

Aitek eta Juaristi lantegietako langileok bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu atzo manifestazioan gure alboan egon zineten guztioi.

Zuen babesak eta berotasunak indarra eman digu une garrantzitsu honetan. Ez gaude bakarrik, eta hori kaleko giroan nabarmen ikusi zen.

Borrokan jarraituko dugu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide