Presoen eskubideen alde egiteko elkartuko dira bihar plazan

Andoni Elduaien 2025ko ira. 25a, 08:36

Sare Herritarrak plazan egindako elkarretaratze bateko irudia. (Sare Herritarra)

Iraileko azken ostiralari dagokion mobilizazioa egingo du bihar Azkoitiko Sarek. 19:30erako jarri dute hitzordua, herriko plazan.

Iraileko azken ostirala da biharkoa, eta hileko azken ostiraletako hitzorduari jarraituz, Azkoitiko Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du euskal presoen eskubideen alde egiteko. 19:30ean hasita egingo dute kontzentrazioa herriko plaza nagusian; Aitekeko eta Juaristiko langileek deituta duten manifestazioa amaitzen denean, hain zuzen. Herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide