Asteazkenean 75 urte bete ziren Urrategiko Ama koroatu zutenetik, eta hori ospatzeko meza berezia egin dute gaur goizean Urrategi auzoan, eta txiki geratu da hango eliza, herritar ugari elkartu baita elizkizunean. Kanpoaldean, gainera, Urrategiko Amari eta koroazioari lotutako dokumentuekin eta ikurrekin erakusketa txiki bat atondu du Parrokiak. Goiza borobiltzeko, hamaiketakoa egin dute auzoan.