Iraileko Azkoitia Guka aldizkariaren aurrerapena: Ibai ertzeko zaborra

Erredakzioa 2025ko ira. 4a, 10:29

Azkoitia Guka datozen egunetan hasiko da iraileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Bertan landutako edukien artean, ibai ertzeko zaborren inguruko erreportajea kaleratu du Gukak. Azkoitiko Udalaren, Ura agentziaren eta Eguzki talde ekologistaren adierazpenak eta bestelako datuak biltzen ditu erreportajeak. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Gainditu gabeko arazoa izaten jarraitzen du ibaian pilatzen den zaborrarenak, ohikoa baita zuzenean edo zeharka botatako askotariko zikinkeria uretan eta haren bazterrean ikustea; eta Urolaren egoera ez da salbuespena. Lehen alea norberaren kontzientzian dagoela azpimarratu dute eragileek eta erakundeek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide