Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, luizi bat izan da gaur arratsaldean Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean, eta errepidea ixtea eragin du horrek. Errepidea garbituta, 17:30ean berriz zabaldu dute errepidea.
Joan zen astean moduan, aldundia errepide horretan egiten ari den obretan gertatu da lur jausia, baina Gukari azaldu dio ez dela orduan bezalako luizi handia izan.