Beste urte batez, Azkoitiko Caritasek tonbola zabalik izan du Andremari festetan Plazaberrin. Hilaren 18an itxi zute tonbola eta bertako boletoekin egindako zozketako zenbaki saridunak jakinarazi ditu orain. Tonbolara joandako herritar guztiak ere eskertu ditu Caritasek.
Horrez gain, norbaitek festetan erositako txarteletan tokatutako sariren bat jasotzeko edukiko balu, irailaren 4an (osteguna) izango du aukera horiek jasotzeko. Plazaberrin tonbola egon den tokian jaso beharko dira sariak 18:00etatik 20:00ak bitartean.
Zozketako zenbaki saridunak honako hauek izan dira:
- Tableta. Sariduna 06018 eta ordezkoa 06914.
- Janari plantxa. Sariduna 08866 eta ordezkoa 13689.
- Kable gabeko xurgagailua. Sariduna 20993 eta ordezkoa 26785.
Zenbaki saridunen jabeak harremanetan jar daitezke 649 64 02 08 telefono zenbakira deituta.