Aurtengo andremarietako azken musika doinuak

Nerea Uranga 2025ko abu. 19a, 07:45

Tapia eta Leturiaren kontzertua atzo Azkoitiko plazan. (Aitziber Arzallus)

Goizaldera arte festa giroa izan da Azkoitiko kaleetan. Atzo izan ziren aurtengo festetako azken kontzertuak, kaleetan UK03 txaranga, txosnagunean 48280, Rungos, Check Boyz eta Ezohi eta plazan Tapia eta Leturia.

Era askotako musika doinuek egin zuten bat atzo andremarietako Kuadrillen Egunean, hala nola egun guztian zehar kaleak girotu zituen UK03 txaranga ibili zen kalerik kale, txosnagunean 48280, Rungos, Check Boyz eta Ezohi taldeen kontzertuak izan ziren, eta plazan Tapia eta Leturiaren doinuekin dantzatzeko nahiz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek.

Kontzertuen tartean, suzko zezena ere izan zen plazan. Hala bukatu ziren aurtengo andremarietako antolatutako ekintzak, baina festa giroa gaur goizaldera artekoa izan da Azkoitiko kaleetan.


Check Boyz taldearen kontzertua atzo txosnagunean. (Aitziber Arzallus)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide