AGAren andremarietako otarrearen zozketak badu zenbaki sariduna

Maialen Etxaniz

Gazte asanbladako kideen iazko artxibo irudia. (AGA)

AGAren urtengo andremarietako otarrearen zozketako irabazlea 372 zenbakia da; ordezkoa, berriz, 1.431 zenbakia.

Azkoitiko Gazte Asanbladaren (AGA) andremarietako otarrearen zozketak baditu zenbaki sarituak. Atzo egin zuten otarrearen zozketa, eta irabazlea 372 zenbakia da; ordezkoa, berriz, 1.431 zenbakia.

Saritutako zenbakia duenak gazte asanbladako kideekin jarri beharko du harremanetan, haiengana joanda edo sare sozialen bidez. Datozen egunetan zenbaki irabazlea duen herritarra agertzen ez bada, ordezkoaren txanda izango da. Asanbladak jakinaraziko du horren berri. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide