Merina Gris eta Hauek taldeek jarri diote doinua San Roke eguneko gauari

Julene Frantzesena

Plazan eskaini zuen kontzertua Merina Grisek, eta txosnagunean, berriz, Azkoitiko Hauek taldeak. Herritar ugari izan ziren bi emanaldietan, baita txosnagunean izan ziren Xaribari taldearen eta Txunba bikotearen hitzorduetan ere.

Atzo festa egun borobila izan zen Azkoitian, eta egunari ginga Merina Gris eta Hauek taldeek jarri zieten. Plazan herritar ugari elkartu ziren 23:00en bueltan, Merina Grisen emanaldia entzuteko, nahiz eta ez zen guztiz bete. Taldeak ohikoa duen estetikarekin, maskarak jantzita aritu ziren musikariak Azkoitiko oholtzan ere. Donostiako hirukotearen doinuekin gozatu ahal izan zuten plazara joandakoek.

Txosnagunea, bai, atzokoan jendez leporaini bete zen. Izan ere, herriko talde bat igo zen gauerdia igarota hango agertokira: Hauek. Herritarrek dantzarako nahiz kanturako tartea izan zuten talde horren emanaldian. Haien aurretik eta ondoren, gainera, Xaribari taldearen eta Txunba bikotearen emanaldiak izan ziren.

(Argazkiak: Aitziber Arzallus eta utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide