San Roke eguneko dantzak, bideoan

Guka Telebista 2025ko abu. 16a, 14:30

San Roke eguneko mezaren ostean, dantzarako unea izan da; izan ere, tradizioa den gisan, udal ordezkariek aurreskua dantzatu diete herritarrei plazan. Ondoren, beste hainbat euskal dantza eskaini dituzte Sahatsa dantza taldeko dantzariek, Txalkorreko txistularien doinuetara. Horiek guztiak osorik grabatu ditu Gukak.

Gaur, San Roke eguna ari dira ospatzen Azkoitian, eta atzoko bero sapa egiten ez duen arren, bero hasi da eguna. Goizean goizetik hasi dira festei lotutako ekitaldiak. Udal ordezkariak korporazioan joan dira udaletxetik Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara, Txalkor txistulari taldeko musikariek lagunduta. Mezaren ostean, dantzarako unea izan da; izan ere, ohikoa den gisan, udal ordezkariek aurreskua dantzatu diete herritarrei plazan. Ondoren, beste hainbat euskal dantza eskaini dituzte Sahatsa dantza taldeko dantzariek eta hainbat herritarrek, elkarrekin, Txalkorreko txistularien doinuetara. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide