Donostiako Aste Nagusiko pilota txapelketa irabazi du Mikel Aranbarrik

Julene Frantzesena 2025ko abu. 15a, 15:32

Calvo eta Aranbarri erdian, txapelak jantzita, txapelketaren sustatzaileekin. (Oteiza)

Oteiza elkarteko pilotariak Markina-Xemeingo Calvo izan du bikote lehian, eta finalean 22 eta 21 gailendu ziren horiek. Haientzat izan dira 23 urtez azpikoen mailako txapelak.

Oteiza elkarteko Mikel Aranbarrik txapelak pilatzen jarraitzen du. Getariako Txapelketa irabazi eta gero, Donostiako Aste Nagusiko pilota txapelketan ere nagusi izan da. Makina-Xemeingo (Bizkaia) Calvo bikote hartuta aritu da azkoitiarra 23 urtez azpikoen lehian, eta bikote hori 22 eta 21 nagusitu zen finalean, Ituarteren eta Albenizen kontra.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide