Mikel Aranbarrik txapela jantzi du Getariako Txapelketan

Julene Frantzesena

Albeniz eta Mikel Aranbarri txapela jantzita, Getarian. (Oteiza)

23 urtez azpikoen mailan nagusitu zen azkoitiarra, Tolosako Albeniz bikote zuela. Horiek 22 eta 21 irabazi zieten Uriarteri eta Calvori.

Getariako Pilota Txapelketaren aurtengo edizioan, 23 urtez azpikoen mailan, Oteiza elkarteko Mikel Aranbarrik eta Aurrera Tolosako Albenizek jantzi dute txapela. Horiek 22 eta 21 hartu zituzten mendean Lezamako Uriarte eta Markina-Xemeingo Calvo.

Partida estua eta gogorra izan zen, baina Aranbarriren ezker gantxo batek erabaki zuen lehia. Txapelak eta garaikurra, beraz, Aranbarrirentzat eta Albenizentzat izan ziren.

Bestalde, Lur Juaristi eta Oihan Mendizabal azkoitiarrak azpitxapeldun izan dira Elkano Sariketan. Kimuen mailako finala jokatu zuen bikoteak Ilunpeko Arandiaren eta Goenagaren kontra, eta 16 eta 7 nagusitu zen Azpeitiko bikotea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide