Plaza bete du Sünek

Julene Frantzesena

Andremarietako plazako lehen emanaldia izan zen atzo gauean. Trikiti doinuak eraman zituen plazako agertokira Sünek, eta jendetza izan zen haren emanaldiaz gozatzen.

Andremarietako plazako lehen emanaldia izan zen atzo gauean. 23:00etan hasita, agertokian izan zen Süne, bere taldearekin. Trikiti doinuak eman zituen oholtzara, eta herritarrek gozatu egin zuten kontzertuaz. Plaza jendez lepo bete zen.

Gaur, XIII. Film Laburren Lehiaketako emanaldiaren ostean, Hits Cover Banda taldearen kontzertua izango da plazan, eta bihar, San Roke egunez, Merina Gris izango da hango agertokian. Festetako azken egunean, berriz, Tapiak eta Leturiak eskainiko dute kontzertua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide