Protokoloa aurkeztuta, festetan ere indarkeria matxista orori aurre egiteko deia egin du Itaiak

Maialen Etxaniz 2025ko abu. 14a, 09:00

Eraso matxisten aurkako protokoloaren aurkezpena, atzoarratsaldean, txosnagunean. (AGA)

Atzo arratsaldean egin zuen Itaiak eraso matxisten aurkako protokoloaren aurkezpena txosnagunean. Gune horretan zein herriko beste edozein tokitan eraso matxistarik jasan edo ikustekotan jarraitu beharreko irizpideak xehetu zituzten. Festetan erasoen aurkako jarrera aktiboa izatera deitu dute. 

Festen atariko, eraso matxisten aurkako protokoloaren aurkezpena egin eta argibideak eman zituzten atzo arratsaldean Itaiako kideek. Bertan, erasoen aurkako protokoloa martxan jartzeko argibideak eman ez ezik, jarraitu beharreko pauso guztien inguruko azalpenak eman zituzten. Era berean, festen testuinguruan eraso matxistez egin duten irakurketa ere plazaratu zuten, eta horiei aurre egitearen garrantzia aldarrikatu. 

Aholku gida ere egin dute. Bertan, erasoren bat ikusten edo jasaten duen ororentzat hainbat jarraibide zerrendatu dituzte. Itaiaren protokoloa martxan jartzeko telefonoa honako hau izango da: 613 637 385. Festek iraun bitartean 24 orduz egongo da martxan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide