Mankomunitateak ez du kartoi komertzialaren bilketa egingo andremarietan

Julene Frantzesena

Kartoia.

Bihartik astelehenera ez ditu saltokietako kartoiak bilduko Urola Erdiko Mankomunitateak. Bestalde, Garbigunea itxita egongo da ostiralean eta astelehenean.

Andremariak direla eta, Urola Erdiko Mankomunitateak ez du kartoi komertzialen bilketarik egingo bihartik astelehenera bitartean –bi egunak barne-. Halaber, Garbigunea itxita egongo da ostiralean, abuztuaren 15ean, eta astelehenean.

Gainerakoan, abuztuan goizez bakarrik egongo da irekita Garbigunea. Hain zuzen ere, 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide