Andremarietako segurtasun dispositiboa koordinatzeko bilera egin dute

Julene Frantzesena 2025ko abu. 13a, 14:24

Bileran parte hartu duten ordezkariak, udaletxean. (Azkoitiko Udala)

Ana Azkoitia alkatea eta udal ordezkariak, udaltzainburua eta Ertzainzaren buruzagitzako kideak elkartu dira gaur udaletxean. Jaiak, ahal den neurrian, normaltasunez igaro daitezela bermatu nahi dute gaurko bilkurarekin.

Andremari jaietako segurtasun dispositiboa gainbegiratzeko eta koordinatzeko bilera egin dute gaur, asteazkena, Ana Azkoitia alkateak eta udal ordezkariek, udaltzainburuak eta Ertzainzaren buruzagitzako kideek udaletxean. Jaiak, ahal den neurrian, normaltasunez igaro daitezela bermatu nahi dute gaurko bilkurarekin.

Besteak beste, udalaren arabera, prebentzio eta segurtasun neurriak izan dituzte hizpide, lana elkarlanean eta koordinatuta egin ahal izateko eta arriskuak murrizteko. Ana Azkoitiaren hitzetan, "behar-beharrezkoa" da jaien martxa onaren ardura duten ordezkari guztiek prebentzio plana ezagutzea, eta alde guztiak komunikatuta eta koordinatuta egotea, gerta daitezkeen delituak prebenitzeko eta murrizteko. 

Alkateak esan duenez, "denen nahia" da jaiak lasaitasunez igarotzea, eta horretarako egingo dute lana, "jende gehien biltzen den ekitaldietan estaldura eskainiz edota beharrezkoa den guneetan babesa indartuz".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide