Andremari jaietan, bihartik astelehenera bitartean –bi egunak barne–, Oteizaren zazpi frontoietatik handienean 24 orduz aparkatu ahal izango dira ibilgailuak. Dena den, hilaren 16an, larunbatean, ezingo da han aparkatu, suzko erroberen emanaldia izango delako gauean.
Udan, astelehenetik igandera, 20:00etatik 09:00etara izaten da gune horretan aparkatzea baimenduta. Dena den, festetan gauez nahiz egunez izango da zabalik eremua, nahi duenak ibilgailua han aparka dezan. Salbuespen neurria abuztuaren 20ra arte izango da indarrean.