Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) auzolanean igaro du eguna, andremarietarako txosnagunea prestatzen. Karpa muntatu dute gaur, eta gunea apaintzen nahiz barrak jartzen eta hornitzen hasi dira. Eszenatokia ere prest dute. Izan ere, datozen egunetan Goikolosan ipinitako karpa izango da AGAk antolatutako ekintzen erdigunea.
Protokoloaren aurkezpena, bihar
Bihar arratsaldean, muntaketa lanak amaitzean, erasoen aurkako protokoloaren inguruko jakingarriak azalduko dituzte Itaiako kideek, 20:00etan hasita. Azken urteetan bezala, Itaiak erasoen aurkako protokoloa izango du martxan andremariek irauten duten bitartean, eta horren inguruko xehetasunak azalduko dituzte bihar.
Egitaraua
Andremari bezperatik hasi eta abuztuaren 18ra arte egunero izango da zeregina txosnagunean. Hona hemen AGAk andremarietako prestatu duen egitaraua:
Abuztuak 14, Andremari bezpera
- 11:00. Txupinazo alternatiboa, San Martin auzoko Ardatz elkartean.
- 11:45. Trikitilariek lagunduta, plazara kalejira.
- 12:15. Karropoteoa.
- 17:00. DJ Pintxada: The Terror 4, Charles Ramirez, Andrew Car, Albi, Anthony Pern, Murxi eta Anti X.
Abuztuak 15, Andremari eguna
- 19:00. Kontzertuak: Iltze, Labankada, Ostikoka eta Derrumbe.
Abuztuak 16, Gazte Eguna
- 12:00. Graffiti eta DJ tailerrak.
- 14:30. Bazkaria eta hitzaldia.
- 17:00. Elkartasun argazkia.
- 17:30. Karropoteoa.
- 19:00. Kontzertuak: Xaribari, Hauek eta Txunba.
Abuztuak 17, Baserritarren eguna
- 17:00. Mus Txapelketa
Abuztuak 18, Kuadrillen eguna
- 12:30. Kuadrillen arteko jolasak.
- 19:00. Kontzertuak: 48280, Rungos, Check Boyz eta Ezohi.