Mikel Barquero izango da Realeko emakumeen hirugarren taldeko entrenatzailea

Julene Frantzesena

Mikel Barquero. (Reala)

Reala C taldea Espainiako Hirugarren Mailan ariko da datorren denboraldian. Barquerok hiru denboraldi eginda utzi zuen Anaitasunako emakumeen lehen taldearen gidaritza, aurreko sasoia bukatzean.

Mikel Barquero azkoitiarrak gidatuko du Realeko emakumeen hirugarren taldea, hau da, Reala C. Euskal Ligan aritu den Anaitasunako emakumeen lehen taldeko entrenatzailea izan da Barquero azken hiru denboralditan, baina aurreko sasoia bukatzean, Anaitasuna utzi egin zuen.

Irailaren erdi aldean hasiko den denboraldian, Reala C taldea zuzenduko du azkoitiarrak. Espainiako Hirugarren Mailan ariko da taldea, eta ligako lehen neurketa Oiartzunen kontra jokatuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide