Ajea. Festan, egunez zein gauez, biharamunik iritsiko ez balitz bezala murgiltzearen ondorioa.
Burrunba. Andremari jaietan saihestu ezineko testuingurua.
C; gurean beti ze?. Festetan, Caritasen tonbola.
Dinastia. Abizena, pilotarien kasta. Azkoitia, pilotaren sehaska.
Eliza. Toki sakratua eta presentzia handikoa herriko jaietan.
Festa eta familia. Konpainia onean eta mahai bueltan, beti ondo! Festa: horixe, festa.
Gizalege. Sobran edo lekuz kanpo sekula geratzen ez den jokabidea. Jaietan ere, behar-beharrezkoa.
Haur eta heldu, hil arte bizi! Erditzen eta lurperatzen gaituzten artean, garena.
Ilargipe. Jaietan erromantizismoari hegoak emateko toki aproposa.
Jendarte. Beti ez bada ere, ibiltzea gustatzen zaigun espazioa.
Kuadrilla. Abuztuaren 18an itsasoak ura bezain beharrezkoa.
Laino eta lurrun. Edanarekin pasatuz gero, ikusten dena.
Maitasuna. Norbere buruarekin hasi eta besteengana zabaldu beharrekoa.
Neurri. Bilatzen duenak badu bertutea.
Orkestra. Azkoitian, Musika Banda Kontzejupean.
Plazera. Etengabe bilatzen duguna, zeruan ala infernuan. Festetan, goizaldeko patata frijituak?
Q; gurean beti Q de queso. Edo Qué de ke.
R; erreeee. Gaztelaniazko alfabetoko hemeretzigarren hizkia (r,R). Elhuyar dixit.
Solomo. Herriko edozein tabernatan tripa betetzeko eska dezakezun bokata.
Txistu eta danbolin, jaietan gure doinu.
Ura. Festetako zapia soinean, sarritan ahazten zaiguna.
Venus. Erromatar mitologiaren jainkosa. Zaharregi andremarietara gonbidatzeko.
W. Alfabetoko hizkirik tristeenetarikoa festetan eta urte guztian. Hiztegian bi hitz eta sinonimoak: web-orri eta webgune.
Xiberera. Azkoitiar petoa denari, ulertzea kostatzen zaiona.
Y. Euskarazko 'eta' konjuntzioaren ordez, aukeran gehitxo entzuten dena.
Zaintza eta errespetua. Andremarietan eskatzen dizuedana.