Azken orduko "arazo batzuk tarteko", bertan behera utzi du Matadeixek udako zinema zikloa

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 29a, 15:02

Matadeixe, kanpotik.

Duela egun gutxi eman zuen taldeak ziklo horren berri, baina azken orduetako "arazo batzuk tarteko", bertan behera uztea erabaki dute. Guztira, lau film ziren eskaintzekoak. 

Azkoitiko Matadero Ekintzak taldeak udako zinema zikloa zuen antolatuta datozen asteetarako. Duela egun gutxi eman zuen taldeak ziklo horren berri, baina azken orduetako "arazo batzuk tarteko", bertan behera uztea erabaki dute. 

Guztira, lau film ematea aurreikusten zuten Matadeixekoek. Hain justu bihar, asteazkena, zuten hastekoa zikloa Jeff Nichols zuzendariaren The Bikeriders filmarekin. Horrez gain, Alba Sotorraren Comandante Arian filma, Nicolas Windingen The Neon Demon, eta Mohammad Rasoulofen La semilla de la higuera sagrada filma ziren eskaintzekoak.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide