Matadero Ekintzak taldeak udako zinema zikloa antolatu du datozen asteetarako. Guztira, lau film emango dituzte Matadeixen abuztuaren amaierara bitartean, andremarietako astean izan ezik; emanaldi guztiak 21:00etan hasiko dira.
Hain justu etzi, asteazkena, hasiko dute zikloa Jeff Nichols zuzendariaren The Bikeriders filmarekin. Gainerako hiru emanaldiak, ordea, ostegunez izango dira. Abuztuaren 7an, Alba Sotorraren Comandante Arian ikusi ahal izango dute zinema zaleek; abuztuaren 21ean, Nicolas Windingen The Neon Demon, eta azkenik, abuztuaren 28an Mohammad Rasoulofen La semilla de la higuera sagrada filma.
Hona hemen zine zikloaren egutegia:
- Uztailak 30, asteazkena (21:00). The Bikeriders filma.
- Abuztuak 7, osteguna (21:00). Comandante Arian filma.
- Abuztuak 21, osteguna (21:00). The Neon Demon filma.
- Abuztuak 28, osteguna (21:00). La semilla de la higuera sagrada filma.