AGAk jakinarazi ditu andremarietako txosnaguneko kontzertuak

Ane Olaizola 2025ko uzt. 29a, 09:33

Iazko andremarietako txosna. (Aitziber Arzallus)

Besteak beste, Check Boyz, Hauek, 48280, Labankada, Ostikoka, eta Iltze taldeen kontzertuak izango dira Goiko Losako txosnagunean, baina izango da bestelako ekintzarik ere. Datozen egunetan jakinaraziko dute egitarau zehatza. 

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) datozen egunetan egingo du publiko du andremarietarako prestatzen ari den egitaraua, baina dagoeneko aurreratu dute txosnagunean zer kontzertu izango diren: besteak beste, Azkoitiko artistak igoko dira hango oholtzara, Check Boyz eta Hauek taldeek kontzertu bana eskainiko dutelako festetan, eta herriko disko jartzaile ugarik ere eskainiko dituzte saioak. 

Horiez gain, 48280, Labankada, Ostikoka, Iltze, Derrumbe, Xaribari, Maro And Gabigas eta Ezohi ere izango dira txosnagunean zuzeneko emanaldiak eskaintzen. 

Musika saioez gain, bestelako ekintzak ere prestatuko ditu taldeak andremarietarako, hala nola kirol ikuskizunak, lehiaketak, mus txapelketa eta karropoteoa. Gazte Eguna ere ospatuko dute jaien barruan. 

Bestalde, AGAk gogoratu du asteazkenero biltzen direla plazan (19:30), eta interesa duen edonork har dezakeela han parte. Era berean, andremarietako txosnagunean txandak egiteko izen-ematea ere zabalik dute. Hemen dago horretarako esteka. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide