Zein da 'artxarie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025ko uzt. 25a, 09:00

Behi bat, zelaian. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, lepagaine hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, artxarie hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Artxarie hitza erabiltzen da Azkoitian behiei jaten emateko erabiltzen den saredun askari deitzeko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ekarri belar parduk artxarie betetzeko".
  • Euskara batuan: "Ekarri belar fardoak behiei jaten emateko saredun aska betezeko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide