Zein da 'lepagaine' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko uztailaren 18a

Pertsona baten eskua, beste baten aurpegian. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, txandarra hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, lepagaine hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Lepagaine hitza erabiltzen da Azkoitian garondoa edo kokotea esateko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Jatzemaut lepagainin! Gorri-gorri einde lagakoiat".
  • Euskara batuan: "Kokotean joz gero ikusiko dun/k! Gorri-gorri eginda utziko di(n)at".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.