Zein da 'txandarra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko uztailaren 11

Pertsona bat kirola egiteko arropa erakusten. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, emanber hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, txandarra hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Txandarra hitza erabiltzen da Azkoitian kirola egiteko arropari erreferentzia egiteko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txandarra erosi det polideportiboa juteko".
  • Euskara batuan: "Kirola egiteko arropa erosi dut kiroldegira joateko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide