Zein da 'emanber' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Lagunak elkarrekin hizketan. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, plakau hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, emanber hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Emanber hitza erabiltzen da Azkoitian badirudi esateko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Emanber azpeittiarra zeala".
  • Euskara batuan: "Badirudi azpeitiarra zarela".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide