Zein da 'plakau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko ekainaren 27a

Pertsona bat kirola egiten. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, xerradie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, plakau hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Plakau hitzak ihartzea esan nahi du Azkoitian. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Udatik hona ziero plakau da zuen semie".
  • Euskara batuan: "Udatik hona zeharo ihartu da zuen semea".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide