Xerradie hitzak haragi xerra esan nahi du Azkoitian. Nolanahi ere, xerrada edo xerrara bezala ere erabili ohi dute zenbaitek. Honela erabili ohi da:
- Azkoitiko hizkeran: "Goiko baserrixen askotan eitte gendun hamarretakue, xerradie patatakin".
- Euskara batuan: "Goiko baserrian askotan egiten genuen hamarretakoa, xerra patatekin".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.