Zein da 'aldekotxe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko ekainaren 13a

Pertsona bat besoak altxatuta. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, erretoie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, aldekotxe hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Aldekotxe hitza konparaketetan erabili ohi da Azkoitian, betiere egoera hobeagoa dela azaltzeko. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Aldekotxe bizi naun/k oin!".
  • Euskara batuan: "Askoz ere hobeto bizi naun/k orain!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide