Zein da 'erretoie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Felix Azurmendi da Azkoitiko 'erretoie'.

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, zikire hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, erretoie hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Erretoie parrokiaren edo elizaren ardura duen apaiza da. Honela erabili ohi da Azkoitian:

  • Azkoitiko hizkeran: "Erretoie etxea etorri zikon atzo amamai, bixitie eittea".
  • Euskara batuan: "Apaiza etxera etorri zitzaion atzo amonari, bisita egitera".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide