Zein da 'zikire' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, kurruxkaie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, zikire hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Zikire hitzak gutxienez esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zikire kontau izen baligu, lagunduko ginon".
  • Euskara batuan: "Gutxienez kontatu izan baligu, lagunduko genion".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide