Zein da 'kurruxkaie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Haur bat, haserre. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, arraskaie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, kurruxkaie hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Kurruxkaie edo kurruxke hitzak garrasia esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Umie kurruxkeka ibilli da gau osuen".
  • Euskara batuan: "Haurra garrasika ibili da gau guztian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide