Zein da 'arraskaie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Pertsona bat koadernoan idazten. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, txokau hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, arraskaie hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Arraskaie hitzak lerroa esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Idazlaneko lenengo arraskaien izenburue idatzi ber da".
  • Euskara batuan: "Idazlaneko aurreneko lerroan izenburua idatzi behar da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide