Zein da 'txokau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 9a

Pertsona bat atea irekitzen. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, balekue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, txokau hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Txokau hitzak norbait zerbaitekin harritu dela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Goizo erretirau zala parrandatik etxea? Txokatze ziten/k".
  • Euskara batuan: "Goizo etxeratu zela parrandatik? Harritzen naiz".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide