Zein da 'balekue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Bi pertsona eskua ematen. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, penaue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, balekue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Balekue hitzak zerbait nahikoa dela, edo, behinik behin, konforme egoteko modukoa dela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hori ez ni(n)an beher, baine momentun balekue den/k".
  • Euskara batuan: "Hori ez ni(n)an behar, baina momentuz nahikoa dun/k".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide