Zein da 'penaue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Pertsona bat mendian. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, iziko hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, penaue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Penaue hitzak zerbait gogorra edo latza dela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Behetik gorare penaue da biretxur hare".
  • Euskara batuan: "Behetik gora ere gogorra da bidezidor hura".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide