Zein da 'iziko' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Pertsona bat kozinatzen. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, galazi hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, iziko hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Iziko hitzak izeba esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Izikok esan dit biher beaxenea juteko bazkaltzea".
  • Euskara batuan: "Izebak esan dit bihar beraienera joateko bazkaltzera".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide