Zein da 'galazi' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Gimnasia egiteko baloiak. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, parrastaie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, galazi hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Galazi hitzak galarazi esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Medikuk jinasixe eittie galazi dit".
  • Euskara batuan: "Medikuak gimnasia egitea galarazi dit".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide