Zein da 'parrastaie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Txakur bat zuhaitz baten alboan. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, tropoillue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, parrastaie hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Parrasta edo parrastaie hitzak jarioa esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txakurrek txixe parrasta earra eintzun arbola ertzien".
  • Euskara batuan: "Txakurrak txiza jario ederra egin zuen zuhaitz baten ertzean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide