Zein da 'tropoillue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Arropa pila bat ohe gainean. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, ixurtu hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, tropoillue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Tropoillue hitzak gauzak elkarren gainean, nahastuta daudela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hortxe dauzken/k erropa danak tropoillun, ohe gainin".
  • Euskara batuan: "Hortxe ditun/k arropa guztiak elkarren gainean, nahastuta, ohe gainean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide